Elortzibar
9 5 0

时间  4小时 45分钟

航迹点数 2225

上传日期 2018年8月20日

记录日期 八月 2018

-
-
1,048 m
498 m
0
12
25
49.66 km

浏览次数: 32次 , 下载次数: 1次

邻近 Armañanzas, Navarra (España)

Nafarroako Hego-mendebaldeko haranak ezagutzeko ibilbide aparta.
Armañantzas, Bargota, Lapoblación, Meano, Aguilar Kodes eta Azuelo Erdi Aroko herriak zeharkatuko ditugu.
Ibilbidean landaredia askotarikoa da, Euskal Herriko muturreneko ekosistemak aurkituko baititugu: olibadi, mahasti eta almendrondo sailak Armañantzas inguruan, larre mediterraneoa, alepo pinudia eta larizio pinudia haize-parkean, pagadia Lapoblaciongo gazteluaren itzulian, artadia eta erkameztia Aguilar eta Azuelo artean.
Urari loturik ere hainbat elementu ditugu ikusgai: Bargotako latsagia eta Gorañoko iturria, Aguilarko gatzagak eta Azueloko San Martin eta Las Pilas iturriak.
Zoruari erreparatzen badiogu, higaduraren eta maldaren ondorioz, teknikoki zail samarrak suerta daitezke Bargotatik "Las Llanas de Codés" haize-parkera igotzeko pistan, haize-parketik Gorañoko iturrirako bidean eta Lapoblaciongo gazteluko pagadian zenbait une. Baina metro gutxiko tarteak dira betiere, eta bizikleta gainean ezin duenak, oinez egin ditzake.
Meanora joan-etorria egin dugu bertako Domaica okindegian txorizoz betetako opilak egiten baitituzte igandeetan. Eskaera handia izaten dutenez, komeni da aurrez erreserbatzea ondoko telefonoan: 948 65 90 07.
Ostatuei dagokienez, Meanon eta Aguilarren badira bana. Gainerako herrietan, elkartea irekia aurkituko duzue asteburuan joanez gero.

评论

    You can or this trail