活动类别

Peña La Población 2022-04-09

下载

路线照片

的照片Peña La Población 2022-04-09 的照片Peña La Población 2022-04-09 的照片Peña La Población 2022-04-09

作者

路线统计数据

距离
10.5 公里
累积高度
558 米
技术难度
中等
海拔下降
558 米
最高海拔
1,197 米
TrailRank 
51
最低海拔
643 米
路线类型
环路
时间
3小时 49分钟
坐标
997
上传日期
2023年12月18日
记录日期
四月 2022
成为第一个鼓掌的人
分享

邻近 Angostina, País Vasco (España)

浏览次数: 91次 , 下载次数: 0次

路线照片

的照片Peña La Población 2022-04-09 的照片Peña La Población 2022-04-09 的照片Peña La Población 2022-04-09

行程描述

IBILBIDE OSOA IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2023/12/pena-de-lapoblacion.html

Gaurko txangoan Peña de Lapoblación edo lehoi lokartua ezagutzeko aukera eskainiko digu eta tontorrean gazteluaren aurriez gain, ikuspegi eder eta zabaletaz blaitzeko unea izango da. Ipar magaletik buruturiko txangoa, horren ohikoa ez izan arren, apur bat luzeagoa baina berezia benetan. Goiko partean tarte batzuetan tentuz ibili beharra dago, bereziki buruturiko egun batean bezala lokatsa eta elurra aurkitzen bada.

Ibilbidea eta altimetria

Peña de Lapoblaciónerako ibilbidea
Altimetria

Ega ibaiaren aldamenean dagoen aparkaleku eta askaltoki batetara gerturatu beharko gara han kotxea utzi eta ibilbidea hasteko. Marañon Nafarroako herria eta Angostina Arabakoaren artean, bi probintzien arteko muga inguruan dago kokaturik. Errepidea utzi eta zubitxo batetatik ibaiaren bertze ertzera pasa eta han topatuko dugu abiapunturako aparkalekua.

Errepidea eta zubia aparkalekutikKotxea utzi, mendiko trasteak paratu eta ibilbideari hasiera emango diot.
Kotxea bazter batean aparkatu eta pistatik segiRoñes errekatxoa igaro gabe, pista ezkerreko ertzetik gora jarraitu beharko da.
Udaberriko aurren loreak
Roñes errekatxoaPista Roñes errekatxoaren ertzetik gora egiten du tartetxo batez eta horrek argazki batzuk egiteko beta eskaintzen du.
Roñes errekatxoaAurrerago pista desagertzen da eta errekatxora jaitsi eta gurutzatu beharko da bertz ertzetik pista batetara ateratzeko. Troka estutuz doa eta zenbait metro aurrerago ur-jauziak egongo bai dira.
Roñes errekatxoa gurutzatuBertze ertzetik bidexka bat ageriko da, magaletik gora doana eta metro gutxi batzuetan pista berritu batetara eramango gaitu.
Bidexkatik goraGaurkoan pista berritzen ari direnez, lokatsaz beterik topatuko dut. Are gehiago, aurrerago makineria ikusgai izango dut ere.
Pistatik eskuineraAurrerago ur biltegi txiki bat ikusgai izango da, baina pistaren obrak bidea itxita dute eta lokatsa asko dagoenez, egiten ari diren pistatik gora jarraituko dut. Itzuleran aldiz, biltegira jaitsiko naiz ibai ertzetik
Ura biltegiaErrekatxoak putsu txiki bereziak sortzen ditu ura kare aunitz du eta
Ur biltegi handiaAurrerago ur biltegi berrira iritsiko naiz eta bertan pistaren egoeraren arduraduna ikusgai izango dut.
Ura biltegiaPistatik zuzen igotzen jarraitu eta eremu irekiago batetara iritsiko naiz. zuhaitz berrien plantazio bat dagoenez, Peña de Lapoblaciónen haitzaren tankera ikusteko aukera izango delarik. Pista zuzen jarraitu desbideratu gabe.
Pistatik zuzen segi
Peña de LapoblaciónHemendik aurrera pista malkartsuagoa bilakatuko da eta berriz ere basoan barneratuko da La Población Haitzaren azpiko magaletik gora egiteko.
Zuzen segiAzkenean Pista zabalago batetara aterako naiz eta oraingoan eskuinetik igotzen jarraitu ere.
Pistara atera eta eskuinetik segiAurrerago bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan ezkerretik Lapoblación haitzetarako norantza jarraitu.
Ezkerreko pistatik gora

路线点

图示符号路口 海拔 1,206 米
的照片Bidegurutze 07 的照片Bidegurutze 07 的照片Bidegurutze 07

Bidegurutze 07

Azken igoera kaskarretik mendi-lepo batetara atera eta han Lapoblación herritik datorren bide normalarekin bat egingo dugu. Eskuinetik tontorrera gutxi gelditzen da.

图示符号停车场 海拔 667 米
的照片APARKALEKUA 的照片APARKALEKUA

APARKALEKUA

Ega igaro eta aparkalekutxo bat topatuko dugu kotxea utzi eta ibilbideari hasiera emateko.

图示符号兴趣点 海拔 643 米
的照片Askaltokia

Askaltokia

Ibilbidearen hasieran askaltoki bat dago.

图示符号 海拔 642 米
的照片EGA ibaia 的照片EGA ibaia 的照片EGA ibaia

EGA ibaia

Ega ibaiaren ertzean aparkatu eta hasiera izango dugu.

图示符号 海拔 711 米
的照片Regajo de Roñes 的照片Regajo de Roñes

Regajo de Roñes

Regajo de Roñes gurutzatu behar da eta bertze ertzetik bidexka batetik segi pistara atera arte.

图示符号路口 海拔 688 米
的照片Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutzean zuzen segi errekatxotik gertu.

图示符号路口 海拔 791 米
的照片Bidegurutze 02 Zuzen

Bidegurutze 02 Zuzen

Bidegurutzean zuzen trokatik igotzen segi.

图示符号路口 海拔 919 米
的照片Bidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze honetan zuzen igotzen segi.

图示符号路口 海拔 976 米
的照片Bidegurutze 04 Ezker 的照片Bidegurutze 04 Ezker

Bidegurutze 04 Ezker

Pista nagusia utzi eta ezkerretik haitzetara zuzendu.

图示符号路口 海拔 1,021 米
的照片Bidegurutze 05 Ezker

Bidegurutze 05 Ezker

Pista nagusia utzi bertzela beherantz Lapoblacionera doa. Ezkerretik igotzen jarraitu bertze pistatik.

图示符号路口 海拔 1,044 米
的照片Bidegurutze 06 Eskuin 的照片Bidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze 06 Eskuin

Mendi-lepotxo batetara iritsi eta eskuinetik abiatzen den bidetik pista utzi beharra dago puntu honetan. Haitzetara zuzenduz.

图示符号山口 海拔 1,018 米
的照片Mendi lepoa 的照片Mendi lepoa 的照片Mendi lepoa

Mendi lepoa

Mendi lepoa. Bertan antenen eraikin bat dago eta bidegurutzea ere.

图示符号高峰 海拔 1,237 米
的照片PEÑA LAPOBLACIOON 的照片PEÑA LAPOBLACIOON 的照片PEÑA LAPOBLACIOON

PEÑA LAPOBLACIOON

Peña Lapoblación mendiko tontorra.

图示符号路口 海拔 729 米
的照片PISTA Eskuin

PISTA Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik igotzen segi.

图示符号路口 海拔 967 米
的照片PISTA 2 Eskuin

PISTA 2 Eskuin

Pista zabal batetara atera eta eskuinetik igotzen segi.

图示符号兴趣点 海拔 744 米
的照片URA BILTEGI 的照片URA BILTEGI 的照片URA BILTEGI

URA BILTEGI

Ura biltzeko erakinak.

图示符号兴趣点 海拔 737 米
的照片UR KASETA

UR KASETA

Ura biltzeko etxetxoa.

评论

    您可以这条路线