活动类别

Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

下载

路线照片

的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

作者

路线统计数据

距离
14.01 公里
累积高度
614 米
技术难度
简单
海拔下降
614 米
最高海拔
1,343 米
TrailRank 
51
最低海拔
877 米
路线类型
环路
时间
4小时 30分钟
坐标
1377
上传日期
2023年8月22日
记录日期
一月 2022
成为第一个鼓掌的人
分享

邻近 Goñi, Navarra (España)

浏览次数: 55次 , 下载次数: 6次

路线照片

的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 的照片Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

行程描述

IBILBIDEA OSORIK IRAKUTZEKO: href="https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html" target="_blank">https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html

Goñi herritik abiatuta ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Urtearen hasiera ospatzeko ibilbide goiztiak bat emateko modurik hobeagorik al da urteari abia emateko? San Miguel baselizara gerturatu eta handi Goñiko mendaterantz abiatuko naiz, bertatik Andian barneratzeko eta Lezitza tontorrera igotzeko. Itzulera aldiz, Euskal Herriko erdigune geografikotik Treku mendira arte eta ondoren bordetara jaitsi eta basotik ibilbide zirkularra burutzeko.

Ibilbidea eta altimetria.

Leziza EH erdigune Treku ibilbide zirkularra
AltimetriaGoñi herrira gerturatuko naiz berriz ere andia mendilerrotik ibilbide zirkular bat osatzeko. Mendilerro honek paisai ederrak eskaintzen dizkigu beti eta Iruñatik gertu dagoenez maiz gerturatu izaten gara eremu hau bisitatzeko eta inoiz ez digu huts egiten. Batetik hasierako basoa eta ondoren gailurretara gerturatzean abeltzain paisaia eta kareharriak sorturiko forma eta egitura ezberdinak.
Goñi herriaGaurkoan kondairak dioenaren arabera, Goñiko Teodosioren etxea izandako eremuaren parean kotxea utzi eta botak jantsi, motxila prestatu eta ibiltzen hasiko naiz.Auñamendi entziklopediatik bildutako informazioa:"San Miguel Aralarkoan (Nafarroa) dagoen santutegiarekin lotzen den pertsonaia ospetsua, haren sortzailea dela esan ohi baita. Hari lotutako elezaharrak garai barrokoan du jatorria (XVII. eta XVIII. mendeak). Hala ere, pertsonaia kokatzeko testuinguru historikora jotzen badugu (besteak beste, Francisco Navarro Villosladaren Amaya y los vascos en el siglo VIII -1879 -izeneko eleberrian agertzen da), VIII. mendera arte egin behar dugu atzera, arabiarrek Espainia konkistatu zuten garaia eta, gerora, Pirinioetako haranetan konkistaren aurrean izandako altxamendua gogoan hartuz."
Teodosio de Goñiren oroigarriaAralarko kapilauren arabera Teodosio de Goñi García Arnault de Goñi izan zitekeen seguruenik, herriaren laguntzaz santutegia berreraikitzea bultzatu zuen zalduna.Eliza berritik gora jarraituko dut, eliza zaharrera iristeko.
Eliza berria

Herriko goiko partean eliza zaharra dago, bere oinetatik, ezkerretara pista bat abiatu egiten da. Handik igotzen jarraitu beharko da.
Eliza zaharraPistaren hasieran hesi bat dago. Hau gainditu eta zuzen jarraitu beharko da, bide zaharretik baina egun gehiegi erabiltzen ez direnak.
Hesia gainditu eta zuzenMetro gutxi aurrerago langa bat edo metalezko atea topatuko dugu, Hau gainditu eta zuzen igotzen segi.
LangaBidea aurrera segi eta bertze hesi bat topatuko dugu. Hau ere gainditu eta zuzen igotzen jarraitu. Eskuineko magaletik gora errepide zaharrarekin bat egin arte.
Hesia gaindituBidea estutu egiten da eta aurrerago harrisko horma bat topatuko dut. Hau gainditu eta sasiak ekidituz, magaletik gora egin errepide zaharrarekin bat egiteko.
Horma gainditu eta zuzen pistarekin bat egin arte
Azkenean errepide zaharra edo baselizara daraman pistara aterako gara. Hau zuzen eta igoeran jarraitu beharko da.
Pistatik ezkerretara igotzen segiErrepidetxoa akitzen den tokian San Miguel baseliza topatuko dut.
BaselizaBaseliza honen kondaira Teodosiokoarekin lotzen omen du tradizioak ere:"Laburbilduz, Goñiko zaldunaren elezaharrak Goñin (Nafarroan, Andiako mendilerroaren alboan kokatutako haranean) jaiotako antzinako noble baten istorioa kontatzen du. Horren arabera, zaldunak gerrara jo zuen etxean emazte gaztea eta guraso zaharrak utziz. Behinola, borrokaldi batetik itzultzen ari zela, Errotabidea izeneko gunean, Goñi herritik hurbil, gerlariak ermitauz mozorrotutako deabru batekin egin zuen topo eta hark emazteak mirabearekin engainatzen zuela esan zion. Sumindurik, zalduna iluntzean iritsi zen etxera, eta bere ohean bi pertsona zeudela ikusita, hil egin zituen, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Gerlaria kalera irten eta emaztea elizatik itzultzen ari zela ikusi zuen. Orduan ohartu zen egindakoaz. Ikaratuta eta damututa, Erromara bidaiatu zuen guraso-hiltzaileak, aita santuaren absoluzioa eskatzeko. Hark aberria, etxea eta emaztea utzi eta mendien bakardadean barna ia biluzik erromesaldia egitea jarri zion penitentzia modura, gorputzera atxikita zituen kateak hautsi arte. Azkenik, Aralar mendian apurtu ziren kateak. Dena den, horren aurretik Pagadi mendian, Goñi herritik hurbil, kate-maila bat hautsi zen mirariz. Bertan eraiki zuen Teodosiok San Miguelen ohorezko lehen tenplua, oraindik bertan ikus daitekeena."San Miguel baselizaren ateaBaselizatik gora jarraitu pista eta mendilepo batetara iritsiko gara. Bertan metalezko atea edo langa dago. Hu gainditu eta eskuinetik, hesiaren aldamenetik jarraitu.Langa
Hesia gainditu eta eskuinetik segi
Basoa
Panoramika basoan

路线点

图示符号兴趣点 海拔 894 米
的照片Langa 1

Langa 1

Langa gainditu eta bide zaharretik zuzen segi.

图示符号路口 海拔 1,102 米
的照片Langa 2 的照片Langa 2

Langa 2

Metalezko atea edo langa gainditu eta eskuinetik igotzen jarraitu, hesiaren aldamenetik.

图示符号兴趣点 海拔 940 米
的照片ATEA

ATEA

Metalezko atea gainditu eta pistatik zuzen segi.

图示符号兴趣点 海拔 1,094 米
的照片AURRIAK 的照片AURRIAK

AURRIAK

Borda baten aurrietatik igaro.

图示符号教堂 海拔 1,065 米
的照片San Miguel BASELIZA 的照片San Miguel BASELIZA 的照片San Miguel BASELIZA

San Miguel BASELIZA

San Miguel Baseliza.

图示符号兴趣点 海拔 1,232 米
的照片BORDAK 的照片BORDAK 的照片BORDAK

BORDAK

Goñiko altuetako borda zaharren aurriak.

图示符号兴趣点 海拔 1,230 米
的照片EH Erdigune geografikoa 的照片EH Erdigune geografikoa 的照片EH Erdigune geografikoa

EH Erdigune geografikoa

Euskal Herriko erdigune geografikoa.

图示符号教堂 海拔 875 米
的照片ELIZA 的照片ELIZA

ELIZA

Goñi herriko eliza berria.

图示符号路口 海拔 855 米
的照片Bidegurutze 01 Zuzen 的照片Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutzean zuzen, eliza zaharraren oinen aldera igotzeko.

图示符号路口 海拔 1,133 米
的照片Bidegurutze 03 Eskuin 的照片Bidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze 03 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik igotzen segi.

图示符号路口 海拔 1,177 米
的照片Bidegurutze 04 Eskuin 的照片Bidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutze 04 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik segi.

图示符号路口 海拔 1,183 米
的照片Bidegurutze 05 Ezker 的照片Bidegurutze 05 Ezker 的照片Bidegurutze 05 Ezker

Bidegurutze 05 Ezker

Puntu honetan pista utzi eta ezkerretatik zuzen, Leziza mendi magaletik aurrera egin.

图示符号路口 海拔 1,228 米
的照片Bidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze 06 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik jaisten jarraitu.

图示符号路口 海拔 1,211 米
的照片Bidegurutze 07 Ezker 的照片Bidegurutze 07 Ezker 的照片Bidegurutze 07 Ezker

Bidegurutze 07 Ezker

Puntu honetan pista utzi eta ezker aldetik zuzen jarraitu.

图示符号路口 海拔 1,169 米
的照片Bidegurutze 08 Eskuin 的照片Bidegurutze 08 Eskuin 的照片Bidegurutze 08 Eskuin

Bidegurutze 08 Eskuin

Erne bidegurutze honetan. Magaletik eskuinean basorantz doan bidea hartu beharra dago eta.

图示符号路口 海拔 948 米
的照片Bidegurutze 09 Eskuin 的照片Bidegurutze 09 Eskuin

Bidegurutze 09 Eskuin

Bidegurutze honetara iritsi eta eskuinetik pista nagusia jarraitu.

图示符号路口 海拔 928 米
的照片Bidegurutze 10 Ezker 的照片Bidegurutze 10 Ezker

Bidegurutze 10 Ezker

Pista edo errepide zaharrera atera eta ezkerretatik beherantz Goñi herrira iristeko.

图示符号兴趣点 海拔 878 米
的照片GOÑI 的照片GOÑI

GOÑI

Goñi herrian aparkatu eta ibilbidea hasi.

图示符号兴趣点 海拔 890 米
的照片HESI 1

HESI 1

Elizaren aldamenean hesi bat topatuko dugu, ezkerretik gainditu eta zuzen segi.

图示符号兴趣点 海拔 925 米
的照片HESI 2

HESI 2

Bidean dagoen hesia gainditu eta zuzen jarraitu.

图示符号兴趣点 海拔 1,199 米
的照片HESI 3

HESI 3

Hesia gainditu eta ezkerretik igotzen jarraitu mendi erpinerantz.

图示符号兴趣点 海拔 1,207 米
的照片HESIA 4

HESIA 4

Hesira iritsi eta hau gaindituta, ataka bat dago, zuzen segi.

图示符号兴趣点 海拔 1,259 米
的照片HESI 5 的照片HESI 5

HESI 5

Treku tontorrean hesiaren bertze aldera igarotzeko pasalekua dago.

图示符号兴趣点 海拔 984 米
的照片HORMA

HORMA

Horma gainditu eta zuzen igotzen jarraitu pistara atera arte.

图示符号山口 海拔 1,220 米
的照片Mendi lepoa 的照片Mendi lepoa 的照片Mendi lepoa

Mendi lepoa

Elordi eta Arrasauindi arteko mendi lepoa.

图示符号高峰 海拔 1,344 米
的照片LEZITZA 的照片LEZITZA 的照片LEZITZA

LEZITZA

Leziza edo Lezitza mendia.

图示符号路口 海拔 1,040 米
的照片PISTA

PISTA

Pista edo errepide zaharrera atera eta ezkerretatik baselizara igotzen segi.

图示符号高峰 海拔 1,260 米
的照片TREKU 的照片TREKU 的照片TREKU

TREKU

Euskal Herriko erdigune geografikoa.

图示符号考古遗址 海拔 1,194 米
的照片Goñiko Trekua trikuharria 的照片Goñiko Trekua trikuharria 的照片Goñiko Trekua trikuharria

Goñiko Trekua trikuharria

Goñiko Trekua trikuharria.

评论

    您可以这条路线