时间  4小时 33分钟

航迹点数 1106

上传日期 2019年6月24日

记录日期 六月 2019

-
-
768 m
313 m
0
4.0
8.0
16.0 km

浏览次数: 24次 , 下载次数: 2次

邻近 Artikutza, Navarra (España)

Oiartzun eta Artikutzako mugan dago Eskas. Hortik abiatuta, pagaditik barrena emango ditugu lehenengo urratsak. Ondoren, Artikutzara heldu aurretik, pinudi batetik pasako gara eta Donostiako eremu den gunera heldu, Artikutzako plazara. Hortik Izura aldapa gogortu egiten da eta lepotik aurrera gainez gain joango gara Artikutzako urtegia eta bere inguruko basoa bistan dugula Gazte Borda bateraino. Hortik gorantza egiten du bideak eta lepora heltzean ("Azken zatia" izendatu dut nik), behera egingo dugu berriro Eskasera helduz.
1948an hasi ziren urtegia eraikitzen eta 1953ra arte iraun zuten lanak. Añarbeko urtegia eraiki zutenean (1969-76), 27 aldiz handiagoa, eraiki zuteneko helburua galdu zuen, Donostialderako ura biltzea, alegia. Beste alde batetik, urtegiak zituen gabeziak zirela medio, Donostiako udalak, 2016an, hustea erabaki zuen. Horrela, 2017ko martxoan hasita, hustu egin zuten. Gaur egun guztiz hustuta dago.

评论

    You can or this trail